Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2024ko abuztuaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3897

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2023-11-27ko BOE eta 2023-12-04ko EHAA).

2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez (2023-11-27ko BOE eta 2023-12-04ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak emandako ahalmenez baliatuta, baita lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Rubén López Fonseca jauna (NAN: ***6204**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Ingeniaritza Kimikoa»; kodea: CUC8/1 – D00069-18, saila: «Ingeniaritza Kimikoa»; ikastegia: «Zientzia eta Teknologia Fakultatea»; hizkuntz eskakizuna: elebakarra; arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Termodinamika aplikatua» «Prozesu kimikoen zinetika».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2024ko uztailaren 10a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala