154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3892
IRAGARKIA, 2024ko uztailaren 23koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteei buruzko bertaratze-izapidea betetzeko errekerimenduak jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren bertaratze-izapideak (zehazten den egunetan eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei.
Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.
Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Gipuzkoako lurralde historikoaren administrazio-unitatearen aurrean (helbidea: Intxaurrondo 70 - 20015 Donostia; telefono-zenbakia: 943 02 26 49; helbide elektornikoa: parejas-gipuzkoa@euskadi.eus) bertaratu beharko dutela. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan bertaratzen ez badira, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela eta kasua artxibatuko dela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 23a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.