154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (131 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3891
IRAGARKIA, 2024ko uztailaren 23koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, Bitartekarien Erregistroan inskribatzeko eta berritzeko prozedurari buruzko ebazpenak jakinarazten dituena.
Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren administrazio-egintzak berariaz jakinaraztea jarraian aipatzen diren pertsonei.
Hori dela-eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.
Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzan eskura dezaketela (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 23a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.