154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
3885
IRAGARKIA, Erandio farmazia-eskualdean (Bizkaia) farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Farmazi-bulegoak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Erandioko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia-bulegoaren % 100 eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmazia-bulegoari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia-San Sebastián.
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Recalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.
Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideei 269,42 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 24a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.