Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3882

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako zehapenak geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen hainbat ebazpen.

Jakinarazpen pertsonala ematen ahalegindu arren, ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez jakinarazten dira trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako zehapenak geroratzeko eta zatikatzeko eskabideen ebazpenak, Trafikoko zuzendariak emanak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren 73. artikuluan arabera, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluari dagokionez.

Ondorioz, dei egiten zaie honekin batera doan zerrendan dauden interesdunei edo horien legezko ordezkariei (behar bezala akreditatu behar dira), agerraldi bidezko jakinarazpena jasotzeko 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00 – 14:00.

Aldi horretan interesduna agertzen ez bada, honekin batera doan zerrendan zehazten den espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egintzat joko da lege-ondorio guztietarako agertzeko adierazitako epealdia amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, ordezkaritzarik eman nahi izanez gero, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak 45. eta 46. artikuluetan xedatzen duen bezala egin beharko da.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten, horientzako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 19a.

Trafikoko zuzendaria,

ESTÍBALIZ OLABARRI GONZÁLEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala