154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3879
AGINDUA, 2024ko uztailaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita Vitoria-Gasteizko Egibide Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzeagatik.
Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa da Vitoria-Gasteizko (Araba) Egibide Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra, eta erakunde horrek eskatuta hasitako espedientea aztertu da. Espediente hori irekitzeko eskatzeko arrazoia, berriz, hau izan da: unitateen gehikuntza eskatzea.
Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua), eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko (Araba) Egibide Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, 2024–2025 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gehitzeko baimena ematea. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 010663 (EAE) eta 01007713 (unibertsala).
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: Egibide.
Titularra: Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa.
Helbidea: Frantzia kalea 32.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 50 unitate eta 1.500 ikaspostuko edukiera.
– Batxilergoa: 3 modalitate (Zientziak eta Teknologia; Giza eta Gizarte Zientziak; Orokorra), 26 unitate eta 910 ikaspostuko edukiera.
– Hezkuntza berezia: 8 gela ireki eta zereginen ikaskuntzako 2 gela.
Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo da.
Hirugarrena.– Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.