154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3878
AGINDUA, 2024ko uztailaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iraungitzat ematen baita Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Txindata musika-eskola pribatuaren baimena, jarduerak uzteagatik.
Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Txindata musika-eskola pribatuaren titularra Asociación Txindata Musika Eskola erakundea da, eta erakunde horrek eskatuta irekitako espedientea aztertu da. Espedientea irekitzeko eskatzeko arrazoia, berriz, hau izan da: musika-eskolak duen baimena iraungitzeko eskatzea, jarduerak uzteagatik.
Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: 64/2024 Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika eta dantza-eskolena, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea musika-eskola pribatu honen baimena iraungitzeko, jarduerak uzteagatik:
Kode-zenbakiak: 012911 (EAE) eta 20008568 (unibertsala).
Izen generikoa: musika-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: Txindata.
Titularra: Asociación Txindata Musika Eskola.
Helbidea: Gabirialde kalea z.g.
Udalerria: Ormaiztegi.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
• Mailak: 1, 2 eta 3.
• Adarrak eta espezialitateak:
– Instrumental sinfonikoa: tronpeta, txirula eta saxofoia.
– Instrumental polifonikoa: pianoa, gitarra eta akordeoia.
– Erro tradizionaleko instrumentala eta dantza: txistua eta trikitia.
– Hainbat joera: gitarra elektrikoa.
Bigarrena.– Ikastetxe horren jarduerak uzteagatiko baimena iraungitzeak 2024-2025 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja emango zaio Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan duen inskripzioari.
Hirugarrena.– Berriz irekitzeko eskatuz gero, ikastetxe pribatuak baimentzeko arloan indarrean dauden xedapenetan jasotako manuak bete beharko dira.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.