154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3877
AGINDUA, 2024ko uztailaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita Bilboko Begoņazpi Ikastolaren (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua) baimena, Lehen Hezkuntzarako Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzeagatik.
Bilboko Gotzaindegia da Bilboko (Bizkaia) Begoņazpi Ikastolaren (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua) erakunde titularra, eta erakunde horrek eskatuta hasitako espedientea aztertu da. Espediente hori irekitzeko eskatzeko arrazoia, berriz, hau izan da: aipatutako ikastetxeari emandako baimena aldatzeko eskatzea, Lehen Hezkuntzarako Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzeagatik.
Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua), eta 1998ko uztailaren 30eko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, hezkuntzaren arloko hainbat ekintza eta neurri arautzen dituena, gizarte edo kulturaren ikuspegitik besteak baino egoera txarragoan diren ikasleentzat eta eskolara egokitzeko zailtasun handiak dauzkaten ikasleentzat eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) Begoņazpi Ikastolari (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua), 2024–2025 ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntzarako Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzeko baimena ematea. Une horretatik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 014507 (EAE) eta 48002614 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: Begoņazpi Ikastola.
Titularra: Bilboko Gotzaindegia.
Helbidea: Jesus Galindez etorbidea 15.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate, edukiera hauekin:
– 5 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat; unitate bakoitzak 18 ikaspostuko edukiera du.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate eta 300 ikaspostuko edukiera.
– Lehen Hezkuntza: 24 unitate eta 600 ikaspostuko edukiera.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate eta 480 ikaspostuko edukiera.
– Batxilergoa: bi modalitate (Zientziak eta Teknologia; Giza eta Gizarte Zientziak), 8 unitate eta 280 ikaspostuko edukiera.
– Hezkuntza berezia: 3 gela ireki eta gela egonkor 1.
Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo da.
Hirugarrena.– Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŅA PEDROSA LOBATO.