Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3876

AGINDUA, 2024ko uztailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Laudioko (Araba) «Landaluze Musikaltegia» oinarrizko mailako musika-ikastetxe baimenduaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Laudioko (Araba) «Landaluze Musikaltegia» oinarrizko mailako musika-ikastetxe baimenduaren titularra den Nerea Arza Villanueva andreak ikastetxe horren titulartasuna aldatzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako eskubidea arautzen duena; 321/1994 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, arte-irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laudioko (Araba) «Landaluze Musikaltegia» oinarrizko mailako musika-ikastetxe baimenduaren titulartasuna aldatzeko baimena ematea. Orain arte, Nerea Arza Villanueva andrea izan da ikastetxe horren titularra, eta 2024ko abuztuaren 1etik aurrera Aintzane Garamendi Eguren andreak izango du titulartasuna. Horrenbestez, pertsona hori subrogatuta geratuko da aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan.

Bigarrena.– Titulartasun-aldaketak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan eta ikastetxea Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 010298 (EAE) eta 01002673 (unibertsala).

Izen generikoa: Oinarrizko mailako musika-ikastetxe baimendua.

Izen espezifikoa: «Landaluze Musikaltegia».

Titularra: Aintzane Garamendi Eguren.

Helbidea: Landaluze, 6.

Udalerria: Laudio.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimendutako irakaskuntzak:

Musika-ikasketa oinarrizkoak:

Baimendutako espezialitateak: akordeoia, klarinetea, zeharkako txirula, gitarra, pianoa, saxofoia eta biolina.

Hirugarrena.– Ikastetxearen titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bidez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala