154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3875
AGINDUA, 2024ko uztailaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez luzatzen baita Gasteizko (Araba) «Grant Vela School» ikastetxe pribatu atzerritarrari irekitzeko eta jarduteko emandako baimena, eta ikastetxearen izen espezifikoa aldatzen baita.
Aztertu da «Asociación Educación Siglo XXII» entitatearen legezko ordezkariak aurkeztutako eskabidea. Entitate hori «Grant Vela School» atzerriko ikastetxe pribatuaren titularra da (010736 eta 01007816 kodeak), eta eskatzen du Amerikako Estatu Batuetako hezkuntza-sistemako irakaskuntzak emateko emandako baimena luzatzea eta ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena daukaten erakundeek aldeko txostena egin dute.
Arau hauek ikusi dira: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, hezkuntzarako eskubidea arautzen duena; 806/1993 Errege Dekretua, maiatzaren 28koa, Espainian ari diren atzerriko ikastetxeen araubideari buruzkoa (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); Agindua, 2024ko otsailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, Ingurune naturalaren, sozialaren eta kulturalaren ezagutza, Natura Zientziak, eta Geografia eta Historia jakintzagaiak irakasteko curriculuma eta gutxieneko ordutegia ezartzen dituena; arlo horretan aplikatzekoa den indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Luzatzea Vitoria-Gasteizko (Araba) «Grant Vela School» atzerriko ikastetxe pribatuari irekitzeko eta Ameriketako Estatu Batuetako hezkuntza-sistemako irakaskuntzan jarduteko emandako baimena.
2024ko irailaren 1etik aurrera ikastetxea Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistroko datu hauekin:
Kodeak: 010736 (EAE) eta 01007816 (unibertsala).
Izen generikoa: Atzerriko ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «International School Vitoria».
Titularra: «Asociación Educación Siglo XXII».
Helbidea: Arriagako atea 66.
Udalerria: Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Irakaskuntza baimenduak: Ameriketako Estatu Batuetako hezkuntza-sistemako irakaskuntza hauek,
– Pre-School Section, 3 - 6 urte bitarteko haurrentzat, 25 ikaspostu.
– Elementary Section, 6 - 12 urte bitarteko haurrentzat; 35 ikaspostu.
Bigarrena.– New England Association of Schools & Colleges, Inc. Commission on International Education-ek (aurrerantzean NEAS&C) 2024ko uztailaren 10ean emandako ziurtagiriaren arabera, baimenaren luzapenak 2025eko abuztuaren 31ra arte edukiko du balioa baimendutako irakaskuntzei dagokienez. Egun horretatik aurrera ikastetxeari emandako baimenak balioa edukiko badu, NEASC&C-ren zerbitzu egokiek aldeko beste ikuskapen bat egin beharko dute eta entitate horrek aldeko beste ziurtagiri bat eman beharko du.
Hirugarrena.– Espainian ari diren atzerriko ikastetxeen araubideari buruzko maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 7.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ikastetxeak ezingo du erabili bere burua identifikatzeko erregistro-inskripzioan agertzen ez den daturik.
Laugarrena.– Ikastetxeak Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, eta Geografia eta Historia irakaskuntzekin osatu beharko ditu baimendutako irakaskuntzak, Hezkuntza sailburuaren 2024ko otsailaren 1eko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz. Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemen irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Euskara eta Literatura, Gaztelania eta Literatura, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza, Natura eta Geografia Zientziak eta Historia irakaskuntzen curriculuma eta gutxieneko ordutegia finkatzen dira.
Bosgarrena.– Baimendutako irakaskuntzek ez dute inolako titulurik ematen eta inola ere ezin dituzte baliozkotu Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako Espainiako irakaskuntzak, egungo arau-esparruaren barruan ezinezkoa delako.
Seigarrena.– Ikastetxearen titulartasunak indarrean dagoen legeria bete beharko du hari eragiten dion guztian, eta baimena berrikusteko eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko daturen bat aldatu behar izanez gero. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.
Halaber, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularra den entitateak dauka.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 19a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.