154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3874
AGINDUA, 2024ko uztailaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ermuko (Bizkaia) «San Pelayo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimendutako unitateen eta ikaspostuen kopurua, eta ikastetxearen helbidea eguneratzen baita.
Ermuko (Bizkaia) «San Pelayo» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den «CESPE Sociedad Cooperativa» entitatearen legezko ordezkariak baimena eskatu du Batxilergoko etapako bi unitate kentzeko eta bi unitate handitzeko, bata Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa eta bestea Lehen Hezkuntzakoa. Horri dagokion espedientea aztertu dugu.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena daukaten erakundeek txostena egin dute.
Hauek aztertu dira: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuei unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoan zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako haur-eskolak arautzen dituen Dekretuaren artikulu jakin batzuk indarrean mantentzen dituena; gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek guztiak aztertu ondoren honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Batetik, Ermuko (Bizkaia) «San Pelayo» (kodeak: 014737, EAE; 48004477, unibertsala) Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea, Batxilergoko etapako bi unitate kentzeagatik eta bi unitate handitzeagatik, bata Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa eta bestea Lehen Hezkuntzakoa; bestetik, ikastetxe horren helbidea eguneratzea.
2024-2025 ikasturtetik aurrera ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistroko datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 014737 (EAE) eta 48004477 (unibertsala).
Izen orokorra: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).
Izen espezifikoa: «San Pelayo».
Titularra: «CESPE Sociedad Cooperativa».
Helbidea: Betiondo kalea, 7 (egoitza nagusia) eta San Roke kalea 3-5.
Udalerria: Ermua.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Ondoriozko osaera:
– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 2 unitate:
• unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzat; 13 ikaspostu.
• unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzat; 18 ikaspostu.
– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 3 unitate; 75 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 7 unitate; 175 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 5 unitate; 150 ikaspostu.
– Batxilergoa: Modalitateak: «Zientziak eta teknologia», «Humanitateak eta gizarte zientziak» eta «Orokorra»; 2 unitate, 70 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.
Bigarrena.– Ikastetxe pribatuei unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili erregistroko inskripzioan agertzen dena ez beste izenik.
Hirugarrena.– Ikastetxearen titularrak indarrean dagoen araudia bete behar du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta, erregistroko daturen bat aldatu behar izanez gero, baimena aldatzeko eskatu behar du bere legezko ordezkariaren bitartez. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.
Laugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularra den entitateak dauka.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 19a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.