154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (154 KB - 2 orri.)
- EPUB (120 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3873
AGINDUA, 2024ko uztailaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Zamudioko (Bizkaia) «Collège Français de Bilbao» atzerriko ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen duena.
Zamudioko (Bizkaia) «Collège Français de Bilbao» ikastetxe pribatuaren «Asociación Francesa de Beneficiencia y de Deportes de Bilbao» erakunde titularrak hasarazitako espedientea aztertu da (kodeak: 014852 eta 48003473). Eskaeraren xedea ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.
Honako hauek aztertu dira: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 806/1993 Errege Dekretua, Espainiako atzerriko ikastetxeen araubideari buruzkoa; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua, eta gai horretan aplikagarri den gainerako legeria. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Collège Français de Bilbao» atzerriko ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematea. 2024-2025 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da erregistro-datu hauekin:
Ikastetxearen kodeak: 014852 (EAE) eta 48003473 (unibertsala).
Izen generikoa: Atzerriko Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Lycée Français de Bilbao».
Titularra: «Asociación Francesa de Beneficencia, de Educación y de Deportes de Bilbao».
Helbidea: Galbarriatu auzoa, 10.
Udalerria: Zamudio.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Frantziako hezkuntza-sistemaren irakaskuntzak, «Petite Section Maternelle»-tik «Terminale»-raino.
Edukiera: 1.050 ikaspostu.
Bigarrena.– Espainiako atzerriko ikastetxeen araubideari buruzko maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 7.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ikastetxeak ezingo du erabili, bere burua identifikatzeko, dagokion erregistro-inskripzioan agertzen ez den daturik.
Hirugarrena.– Ikastetxeak Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, eta Geografia eta Historia irakaskuntzekin osatu beharko ditu baimendutako irakaskuntzak, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko otsailaren 1eko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemen irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Euskara eta Literatura, Gaztelania eta Literatura, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza, Natura eta Geografia Zientziak eta Historia irakaskuntzen curriculuma eta gutxieneko ordutegia finkatzen dira.
Laugarrena.– Ikastetxean egindako ikasketak unibertsitatez kanpoko atzerriko tituluak eta ikasketak homologatzeko eta baliozkotzeko araudian xedatutakoari lotuko zaizkio, maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Bosgarrena.– Ikastetxearen erregistro-datuetako edozein aldatu behar denean, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du erakunde titularrak. Bestela, emandako baimena baliogabetuko litzateke.
Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 17a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.