Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3870

1226/2024 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen den Zuzendaritza Nagusiko Azpiegituren zuzendariorde Korporatiboaren lanpostu bat izendapen askez betetzeko.

Ekonomia eta Finantzako Zuzendaritzako (Zuzendaritza Nagusia) Azpiegituren zuzendariorde Korporatibo lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du deialdi publikoa egitea lanpostu hori izendapen askez betetzeko. Hona hemen horretarako

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez, Azpiegituren zuzendariorde Korporatiboa lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutarioak nahiz langile lan-kontratudun finkoak), A1/A2 lanbide-taldekoak, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

1.– Titulu akademikoa: Ingeniaritza Industrialeko, Ingeniaritza Elektronikoko, Ingeniaritza Automatikoko edo/eta Elektronika Industrialeko lizentzia, horren baliokidea.

2.– Hizkuntza-eskakizuna: 3. Hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data: 2011-06-01).

3.– Esperientzia: 5 urteko lan-esperientzia izan beharko dute A1/A2 lanbide-taldeetako zereginetan.

Bigarrena.– Merezimendu hauek baloratuko dira:

a) Lan esperientzia honako zereginetan:

– Proiektuen zuzendaritza.

– Inbertsio, proiektu eta negozio-planen azterketak eta bideragarritasun-azterlanak.

– Antolamendua eta kudeaketa-sistemak.

b) Prestakuntza honako hauetan:

– Project Management Professional.

– Erabateko Kalitatearen printzipioak eta metodologia (ISO, Kudeaketa Aurreratuaren Eredua...).

Hirugarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan adierazitako moduan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, honako hauekin batera:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Lan-esperientzia eta kudeaketa sanitarioko esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Osakidetzaren CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LOPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala