154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3869
1219/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdi publikoa egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko Zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du deialdi publikoa egitea lanpostu hori izendapen askez betetzeko. Hona hemen horretarako
OINARRIAK
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko Zuzendariorde lanpostua betetzeko ebazpen honen bitartez egiten den deialdira aurkeztu ahal izango dira bai Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionario, estatutario nahiz langile lan-kontratudun finkoak), bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako funtzionarioak, baita beste edozein langile ere, betiere baldintzak hauek betetzen badituzte:
1.– Titulu akademikoa: Zuzenbideko lizentzia edo gradua izatea.
2.– 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data: 2023-12-03.
3.– Esperientzia: 5 urteko lan-esperientzia izatea A2 lanbide-taldeko zereginetan.
Bigarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahal izango dira.
Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten interesdunek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, honako hauek jasoko dituena:
– Titulu akademikoak.
– Betetako lanpostuak.
– Esperientzia profesionala eta kudeaketa sanitarioko esperientzia.
– Ikasketak, ikastaroak, txostenak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Eskabidearekin batera, eskatutako betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte interesdunek. Era berean, argitalpenak, txostenak edo egoki iritzitako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Osakidetzaren CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 23a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.