154. zk., 2024ko abuztuaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (303 KB - 38 orri.)
- EPUB (1707 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3864
AGINDUA, 2024ko uztailaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez praktiketako funtzionario izendatzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 28ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere, deialdia egin zen.
Prozedura horiek ebatzi ondoren, Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 11ko Aginduaren bidez, hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak argitaratzea xedatu zen. Era berean, geroago, zerrenda osagarri bat argitaratu da, 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 11.6 oinarria betez.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 13. oinarrian xedatutakoaren arabera, praktiketako funtzionario izendatu behar dira praktikak egitetik salbuetsita ez dauden izangai hautatuak, bai eta, salbuetsita egonik ere, praktikak egitea aukeratu dutenak ere (kasu horretan, ez dira ebaluatuko).
Horrenbestez, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Praktiketako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan:
1.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta maisu-maistren kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea aldi baterako enplegua egonkortzeko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko, bai eta aipatutako kidegoetan ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko eta horra iristeko ere, betiere hori egitetik salbuetsita ez badaude. Agindu honen I. eranskinean zerrendatzen dira.
1.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea ohiko lehiaketa-oposizioaren bidez sartzeko hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak, baldin eta, egin beharretik salbuetsita egonik ere (2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 13.3 oinarrian aurreikusitako kasuetako batean egoteagatik), horiek egitea erabaki badute, baina ebaluaziotik salbuetsita geratzen dira. Agindu honen II. eranskinean zerrendatzen dira.
Bigarrena.– Salbuespenak eta atzerapenak Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan:
2.1.– Jatorrizko kidegoan jarraitzeko aukera baliatzea, harik eta karrerako funtzionario izendatu arte hautatutako gainerako izangaiekin batera, ohiko lehiaketa-oposizio bidez sartzeko hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak, 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 13.3 oinarrian aurreikusitako kasuetako batean egoteagatik. Agindu honen III. eranskinean daude zerrendatuta.
2.2.– Legezko atzerapen-egoeran deklaratzea, 2025-2026 ikasturtean praktika-fasea egiteko, ohiko lehiaketa-oposizioaren bidez sartzeko eta iristeko hautaketa-prozeduretan bi kidegotan hautatutako izangaiak. Agindu honen IV. eranskinean zerrendatzen dira, egoera horretan daudela aitortzen zaien kidegoa eta espezialitatea adierazita.
2.3.– Legezko atzerapen-egoeran deklaratzea, 2025-2026 ikasturtean praktika-fasea egiteko, ohiko lehiaketa-oposizioaren bidez sartzeko eta iristeko hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren 14.1 oinarrian aurreikusitako egoeran daudelako. Agindu honen V. eranskinean zerrendatzen dira.
Hirugarrena.– Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien izaera galtzea hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin dielako, eta, ondorioz, galdu egiten ditu karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak. Agindu honen VI. eranskinean zerrendatzen da.
Laugarrena.– Praktiketako funtzionario izendatzeak 2024ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak, betiere praktikaldia egiteko esleitutako lanpostuaz benetan jabetzen bada.
Beren destinoan sartzen ez diren izangaiek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
Bosgarrena.– Agindu honi jarraiki egindako izendapenak hautatuak izan diren hautaketa-prozeduretako deialdian parte hartzeko ezarritako betekizun orokorrak eta espezifikoak betetzearen baldintzapean geratzen dira.
Hautatutako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, Hezkuntzako sailburuak dagokion Agindua emango du karrerako funtzionario izendatzeko eskubideak galdu direla adierazteko, ezarritako baldintzetako batzuk ez betetzeagatik.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 23a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.