152. zk., 2024ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (162 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3826
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduaren eskubidearen iraungitzeari buruzkoa.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa-Uraren Euskal Agentzia.
Jakinarazpena egiten saiatu arren ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzen da, iragarki honen I. eranskinean zehazten diren ezaugarriak dituzten ur-emakiden eskubideak azkentzeko administrazio-prozedurak hasten direla, bertan azaldutako arrazoiengatik.
Espediente horiek Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko 163. eta 164. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan jasotako izapideen arabera izapidetuko dira.
Horri dagokionez, eta 53. artikuluan ezarritakoaren arabera, ureztatzeko edo herritarrak hornitzeko erabiltzen bada ura, emakidaren titularrak emakida berri bat lortu ahal izango du erabilera eta xede bererako. Eskaera hori iraungitze-espedienteko aldez aurretiko entzunaldiaren izapidean edo emakidaren indarraldiko azken bost urteetan egin behar da.
Edozein administrazio-egintza gauzatu aurretik, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta 15 egun balioduneko epea zabaltzen da beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko Uraren Euskal Agentziari.
Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 11.
Zuzendari nagusia,
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.