152. zk., 2024ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 3 orri.)
- EPUB (229 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
3824
IRAGARKIA, 2024ko uztailaren 17koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean datuak eguneratzeko prozedurari buruzko errekerimenduak.
Ondoren zerrendatzen diren pertsona juridikoei posta bidezko jakinarazpena egiten saiatu arren ezin izan denez gauzatu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42.2 eta 44. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, iragarki hau argitaratuz egiten da jakinarazpena, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera gauzatuko da jakinarazpena.
Ohartarazten da, halaber, jakinarazten diren egintzen testu osoa interesdunen eskura dagoela Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 17a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.