152. zk., 2024ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3821
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak judizioko kostua ordaintzeari buruz emandako ebazpena.
Ahaleginak egin dira Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak Justizia Administrazioko letratuak dekretuz onartutako judizioko kostuei buruz emandako ebazpena modu pertsonalean jakinarazteko, baina ez da lortu. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 42. eta 44. artikuluetan xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratu da interesdunari jakinarazteko epeak hauek direla zor dituen zenbatekoak borondatezko epean ordaintzeko:
a) Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
b) Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte, edo, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ohartarazi nahi da zorrak epe horietan ordaindu ezean, premiamendu bidez eskatuko direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamenduaren 59. artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 139.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, eta dagozkien errekarguekin.
Ordainketa eskudirutan egin behar da eta prozedura-zenbakia eta organo judiziala aipatu, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren titulartasunekoa den kontu honetan:
IBAN ES66 0182 5685 0700 0022 6271.
Ebazpenaren testu osoa Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan eskura daiteke (Segurtasun Saila, Eusko Jaurlaritza, Lakua I eraikina, E eremua, solairuartekoa, Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz); edo helbide elektroniko honetan eska dezakezu: araubidejuridikoa@euskadi.eus
Hori guztia ematen da argitara eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin, berarentzako baita jakinarazpena.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 17a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.