152. zk., 2024ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3816
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen ebazpen bat, interesdunek atzera egin dutela jotzeko eta espedienteak artxibatzeko dena.
Jakinarazpena egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da EAEko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen ebazpena jakinarazteko, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Jakinarazitako ebazpenean, ulertuko da eskabidean atzera egin duela eranskinean jasotako interesdunak.
Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura Ondarearen zuzendariari, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. eta 121. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 17a.
Kultura Ondarearen zuzendaria,
MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.