Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2024ko abuztuaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3815

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 19koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, elkarbizitzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuentzako laguntzen deialdia egiten duen 2024ko maiatzaren 2ko Ebazpenean egindako akatsa zuzentzen duena.

Apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuak elkarbizitzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako laguntzak arautzen ditu (2018ko maiatzaren 4ko EHAA, 85. zk.).

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren bidez, elkarbizitzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuentzako laguntzen deialdia argitaratu zen (2024ko maiatzaren 20ko EHAA, 97 zk.).

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretua kontuan harturik,

EBAZTEN DUT:

Zuzentzea Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren 11.1 artikulua, elkarbizitzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuentzako laguntzen deialdia egiten duena. Honako hau adierazi behar da:

«Dirulaguntzen justifikazioa gehienez hilabeteko epean aurkeztu beharko da, jarduera egindako datatik kontatzen hasita, eta betiere 2025eko urriaren 1a baino lehenago, eta, justifikazio-memoriarekin batera, datu eta agiri hauek jaso beharko ditu:»

ERREKURTSOAK

Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete hierarkian gorago dagoen organoari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hori guztia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 19a.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,

JAGOBA ÁLVAREZ EREÑO.


Azterketa dokumentala