152. zk., 2024ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3814
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Larrabe Oilotegia» E.N.S. baliogabetutzat jotzen duena. Sozietate hori Euskadiko Eraldakuntzako nekazaritza-sozietateen erregistroan zegoen inskribatuta 130. zenbakiarekin.
Otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari ezarritako eginkizunak betez, eta martxoaren 14ko 53/1983 Dekretuarekin (Euskadiko Eraldakuntzako nekazaritza-sozietateen erregistroan sortarazten duenarekin) bat etorriz.
Abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan (eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituenean), bereziki 13. eta 14. artikuluetan, eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoa betez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskadiko Eraldakuntzako nekazaritza-sozietateen erregistroan inskribatzea «Larrabe Oilotegia» izeneko E.N.S. (zenbakia: 130; egoitza soziala: Gamiz-Fika, Bizkaia) sozietatea 2024ko uztailaren 8an baliogabetu dela. Horrela dago jasota Euskadiko Eraldakuntzako nekazaritza-sozietateen erregistroaren inskripzio-liburuan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 12a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.