Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2024ko abuztuaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3809

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 12koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2024ko apirilaren 12an emandako Aginduan finkatutako dirulaguntzak esleitzen dituena.

Nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsan eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez albisteak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak emateko modua arautuz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2024ko apirilaren 12an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (2024ko apirilaren 26ko EHAA, 83. zenbakia) eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak egindako proposamena gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten egitasmoak diruz laguntzea (eranskina).

2. artikulua.– Erakunde interesdunei ebazpen honen berri ematea.

3. artikulua.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, herritar orok jakin dezan eta ebazpenak jakinarazpen-ondorioak izan ditzan. Hala ere, argitalpena ez da oztopoa izango beste mota bateko jakinarazpena egiteko. Interesdunari bide batetik baino gehiagotatik egiten bazaio jakinarazpena, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat, 39/2015 Legearen 41.7 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jo nahi badu, ebazpena berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 12a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala