Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2024ko abuztuaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3804

550/2024 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Susana López Altuna andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde kargutik kentzen den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 286/2013 Ebazpenaren bidez (2013ko apirilaren 15eko EHAA, 71. zk.), Susana López Altuna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde izendatu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2024ko uztailaren 22ko Erabakiaren bidez, Susana López Altuna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusi izendatu dute.

Langileen arloko eginkizunak eskuordetzeari buruzko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 514/1999 Ebazpena betez (1999ko abuztuaren 19ko EHAA, 158. zk.), honako hau

ebazten dut:

Lehenengoa.– Susana López Altuna andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Aholkularitza Juridikoko zuzendariorde kargutik kentzea, Osakidetzako zuzendari nagusi izendatu baitute (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2024ko uztailaren 22ko Erabakia).

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko uztailaren 22ko lanaldia amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakikoke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala