152. zk., 2024ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3802
621/2024 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Irati Iza Arnaiz andrea izendatzen den Villabonako Lehen Mailako Atentzioko Unitateko Gainbegirale, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuan.
503/2024 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIn Villabonako Lehen Mailako Arretako Unitateko Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Irati Iza Arnaiz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Villabonako Lehen Mailako Arretako Unitateko Gainbegirale.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Irati Iza Arnaiz andrea izendatzea Villabonako Lehen Mailako Arretako Unitateko Gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko abuztuaren 1ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Tolosa, 2024ko uztailaren 17a.
Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea.
EB (405/2023 Ebazpena, maiatzaren 26koa).
Tolosaldeko ESIko Kudeaketako zuzendaria,
NAGORE LORA LACA.