150. zk., 2024ko abuztuaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
3766
IRAGARKIA, Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurreko informazioan jartzen den Beasaineko udal-mugartean dagoen «Virgen de Arrate» izeneko ustiategiaren (4.761 zenbakia) emakida Leheneratzeko Planaren aldaketa. Aldaketa hori Pizarrerías Mendizabal, SA enpresak eskatu du, C sekzioko baliabideei lotuta.
Erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meatze-jarduerek eragindako espazioa babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuak 6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da Leheneratzeko Planaren aldaketa. Hona hemen planaren datuak:
a) Pizarreríza Mendizabal, S.A.k baimena eskatu du Beasaineko udal-mugartean dagoen «Virgen de Arrate» izeneko ustiategiaren (4.761 zenbakia) emakida Leheneratzeko Plana aldatzeko, C sekzioko baliabideei lotuta.
b) «Virgen de Arrate» izeneko ustiategiaren (4.761 zenbakia) emakida Leheneratzeko Plana aldatzeko ebazpena eman behar du Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) 23. artikuluko 8. apartatuan ezarritakoa betez. Egintza hori behin betikoa da, eta dagozkion errekurtsoak jarri ahal izango dira haren aurka.
c) Jendaurrean jartzen den dokumentazioa interesdunen eskura egongo da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera:
– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren web-orrian.
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/
d) Interesdunen parte-hartzeari buruzko alegazioak eta oharrak Industria Administrazioko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzara bidali beharko dira, organo hori baita prozedura ebazteko eskumena duen funtsezko organoa. Alegazioak eta oharrak iragarki honen c) letran adierazitako epean egin ahal izango dira, idatziz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren lekuetan, baina baita https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/ helbidean ere (erreg. elek. orokorra).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 10a.
Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.