150. zk., 2024ko abuztuaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3765
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurreko entzunaldiaren izapidea egiten baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen legegintzako dekretuaren proiektuari.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legearen azken xedapenetako bosgarrenean, baimena ematen zaio Jaurlaritzari egin eta onetsi dezan, lege hori indarrean jartzen denetik urtebete igaro baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina, lege hori indarrean jarri ondorengo beste lege batzuek irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan sartutako aldaketekin. Halaber, baimen horrek barne hartzen du bat egin behar diren legezko testuak arautu, argitu eta harmonizatzeko baimena, bai eta behar diren terminologia-egokitzapenak egitekoa ere.
Bestalde, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17.1 artikuluaren arabera, jendaurreko entzunaldiaren eta informazioaren izapidea egin behar da, baldin eta zuzenean eragiten badie herritarren eskubide eta interes legitimoei eta ez badago 17. artikuluan bertan aurreikusitako salbuespen-kausarik.
Legegintzako dekretuaren proiektua egin ondoren, eta presio fiskalari dagokionez indarrean dauden xedapenak aldatzen ez badira ere, hura onartzeak herritar guztiei eragingo die, bertan araututako ordainarazpenen subjektu pasibo izan daitezkeen neurrian.
Herritar horiek ez daudenez sartuta legeak tasa eta prezio publikoen subjektu pasibo gisa biltzen edo ordezkatzen dituen erakunde edo elkarte batean, jendaurreko entzunaldia zuzenean egin behar da, eta nahikotzat eta arrazoizkotzat jotzen da hilabeteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Horrenbestez, jendaurreko entzunaldia egingo zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasen eta Prezio Publikoen Legearen testu bateginaren legegintzako dekretuaren proiektuari, hilabetez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, Legegintzako Dekretua eskuragai egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ Irekia atarian (https://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates Ogasun eta Finantza Sailaren webgunean (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/sail-ogasuna-finantzak/hasiera/) eta Zerga Administrazioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Tel.: 945 01 89 46). Egoki iritzitako alegazioak, dokumentuak eta egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dira adierazitako epean.
Alegazioak elektronikoki nahiz aurrez aurre aurkeztu daitezke. Elektronikoki, hemen: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/. Aurrez aurre, berriz, hemen: Ogasun eta Finantza Sailaren Zerga Administrazioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 – Lakua II, 1. solairua), Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako lekuetan. Alegazioak Zerga Administrazioko zuzendariari zuzenduko zaizkio.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 22a.
Zerga Administrazioko Zuzendaritzaren Aholkularitza Juridikoaren arduraduna,
JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.