Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2024ko abuztuaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3760

127/2024 DEKRETUA, uztailaren 16koa, zeinaren bidez 3.600.000,00 euroko kredituak gaitzen baitira 7111 Programan (Nekazaritza eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2024ko ekitaldiko aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortzeagatik.

Konpromiso irmoak daude Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari 3.600.000,00 euro ordaintzeko, NBEF Nekazaritzaren Europako Berme Funtsak finantzatutako zuzeneko laguntzak eta LGENF Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak kofinantzatutako laguntzak direla-eta.

Hori dela eta, kreditu hori gaitzen da, bat etorriz EAEko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bateginaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).

Ondorioz, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak eta Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 16an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Kredituen gaikuntza bat onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, 2024ko ekitaldirako, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Kreditu hori sortu da zenbateko bereko diru-sarrerak lortu direlako, sarreren egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak egin beharreko jarduketak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 16an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

Noël d´Anjou Olaizola.


Azterketa dokumentala