Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2024ko abuztuaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3758

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.

2024ko otsailaren 20an, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 8ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu honen bidez, 2024. urtean kultura sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten da.

Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 8ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza eta onuradun guztiak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 16a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala