150. zk., 2024ko abuztuaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
3750
AGINDUA, 2024ko uztailaren 29koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Segurtasun Saileko behin-behineko langile bat izendatzen baita.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarria den gainerako araudian emandako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Joana Egiluz Ibarguen andrea segurtasun publikoan aplika daitezkeen teknologia berriei buruzko aholkulari izendatzea, sailburuorde mailarekin (kodea: 5282; dotazioa: 1), Segurtasun Sailean.
Bigarrena.– Interesdunak aholkularitza-lanak egingo ditu Segurtasun Saileko sailburuarentzat.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea edukiko du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betez gero, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edota 5.1 artikuluetan ezartzen diren aurreikuspenetako bat edo guztiak aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko abuztuaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana (behin-behineko langilea) automatikoki amaituta geratuko da konfiantza-eginkizunetan edo aholkularitza-lanetan ari den agintariak kargua uzten duenean. Gainera, hori baino lehenago ere, edozein momentutan errebokatu ahal izango da izendapena.
Bosgarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 29a.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.