150. zk., 2024ko abuztuaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
3744
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 27koa, Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Juan Ignacio Bernardo Urquijo jauna Lehendakariaren aholkulari kargutik kentzea (5210 kodea, 2 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2024ko ekainaren 26an izango ditu ondorioak. Kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak emateko azken egunarekin.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 27a.
Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusia,
JUAN MANUEL CASTILLA ALBISU.