150. zk., 2024ko abuztuaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
3742
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 24koa, Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko langilea izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan baita aplikagarria den gainerako araudian ere ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Juan Ignacio Bernardo Urquijo jauna Lehendakariaren aholkulari izendatzea, sailburuorde mailarekin (5210 kodea, 2 dotazioa), Lehendakaritzan.
Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu bati dagozkionak izango dira, baita atxikita dagoen eremuko espezifikoak ere.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasota dagoen aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko ekainaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Era berean, ebazpen honen bidez ezartzen den behin-behineko langilearen zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.
Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 24a.
Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusia,
JUAN MANUEL CASTILLA ALBISU.