149. zk., 2024ko uztailaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3722
1210/2024 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko administrazio kontseiluaren 2024ko ekainaren 17ko Erabakia betearazten da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 869/2024 Ebazpena zuzenduz. Azken ebazpen horrek argitara ematen du onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda, eta behin betiko destinoak esleitzen ditu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Erizain kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean, 2023ko martxoko zikloan.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1672/2019 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa deitu zen Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian (2020ko urtarrilaren 13ko EHAA 7. zk.), Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 16ko 422/2023 Ebazpenaren (maiatzaren 31ko EHAA, 102. zk.) bidez, uztailaren 19ko 941/2023 Ebazpenaren (abuztuaren 11ko EHAA, 153. zk.) eta abuztuaren 9ko 1085/2023 Ebazpenaren (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.) bidez aldatua, argitaratzen da lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko zikloaren destinoen eskaintza Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategorian.
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 4ko 158/2024 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta deitutako destinoen behin-behineko esleipena egin zen 2023ko martxoan Osakidetzako zerbitzu sanitarioen erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra ezartzeko zikloan.
Ebazpen honen I. eranskinean Saiz Alzugaray andrea agertzen da, onartutakoen behin-behineko zerrendan. Ebazpenaren III. eranskinean, Bidasoko ESIan honako destino hau esleitzen zaio lehiakideari:
Bidasoko ESIa / Lehen Mailako Arreta-Lehen Mailako Arreta / Hondarribia-Hondarribiko Osasun Zentroa / Lehen Mailako Arretako Unitateak-Helduak-Helduak / Arratsaldez-Arratsaldez agenda irekia goizean-Espezifikotasun gehiagorik gabe / HE2-iraungita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 869/2024 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 22ko EHAA, 99. zk.), argitara eman ziren onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin-behinean esleitu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Erizaina kategoriako 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak.
Behin betiko esleipenari buruzko Ebazpen honetan, Saiz Alzugaray andreari berriro esleitzen zaio Bidasoko ESIko destinoa, Erizain kategorian 2023ko martxoko zikloan deitutako destinoen behin-behineko esleipenari buruzko Ebazpenean ere zehaztuta zegoena.
Apirilaren 22ko 869/2024 Ebazpenaren aurka, Saiz Alzugaray andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Bidasoko ESIko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoaren zikloko destinoaren esleipena Zuzenbidearekin bat ez datorrela iritzita, esleitu behar zitzaion destinoa Zuzendaritza Nagusian dagoen honako hau delako:
Zuzendaritza Nagusia / Erakunde Korporatiboa-Erakunde Korporatiboa / Unibertsitate Ospitalea Donostia / Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza-Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza-Osasun Publikoa eta Pazientearen Segurtasuna / Goizez-Goizez 08:00-15:00-Espezifikotasun Gehiagorik gabe / HE2-Iraungita.
Aurkeztutako errekurtsoa behar bezala aztertu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak baietsi egin du, 2024ko uztailaren 17ko Erabakiaren bidez. Erabakiak deklaratzen du Saiz Alzugaray andreari Bidasoko ESIko destinoa esleitzea ez dela zuzenbidearen araberakoa, eta egokitzat jotzen du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 869/2024 Ebazpena zuzentzea (2023ko martxoko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrari buruzkoa), eta bidezkotzat jotzen du destinoa behin betiko esleitzea Zuzendaritza Nagusiko ESIan, zuzenbidean dagozkion gainerako ondorioekin.
Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpena ematea, betearazteko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren uztailaren 17ko Erabakia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 869/2024 Ebazpena zuzenduz. Ebazpen horren bidez argitara ematen dira onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleitzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten Diplomadun Sanitarioa lanbide-taldeko ErizainaEspezialista Medikoa kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoak. Zehazki, zuzenketa hau egingo da:
Apirilaren 22ko 869/2024 Ebazpenaren III. eranskina aldatzea, destinoen behin betiko esleipena jasotzen duena. Horrela, Bidasoko ESIan esleitutako destinoa ordezkatuta, Saiz Alzugaray andreari behin betiko esleituko zaio Zuzendaritza Nagusiko ESIan dagoen destino hau:
Zuzendaritza Nagusia / Erakunde Korporatiboa-Erakunde Korporatiboa / Unibertsitate Ospitalea Donostia / Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza-Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza-Osasun Publikoa eta Pazientearen Segurtasuna / Goizez-Goizez 08:00-15:00-Espezifikotasun Gehiagorik gabe / HE2-Iraungita.
Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren web-orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.
Hirugarrena.– Gainerako jardueretarako, mantentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 869/2024 Ebazpenean ezarritakoa.
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 18a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.