Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2024ko uztailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3696

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 11koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, unibertsitate-tituludunak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan prestatzeko bi beka hautatzeko prozesuaren deialdia ebazten duena.

Martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren bidez, unibertsitate-tituludunak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan prestatzeko beken programa sortu eta arautu zen. Tresna horren helburua da profesional gazteak erakartzea eta prestatzea, 2030 Agendaren esanahiaren hedapena hobetzeko, eta Garapen Jasangarriaren Helburuek adierazten duten eraldaketarako gizarteratze-mekanismoak artikulatzeko.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2024ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez, unibertsitate-tituludunak Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan prestatzeko beken deialdia egin zen 2024-2025erako, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko beken programa sortu eta arautzen duen martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz.

Hautaketa Batzordea, 34/2023 Dekretuaren 10. artikuluan arautua eta 2024-2025 eperako beken deialdiaren ebazpenaren 4. artikuluak izendatua, honako hauek osatzen dute:

– Berrikuntza Sozialaren zuzendaria: Asier Aranbarri Urzelai, batzordeburua.

– Lehendakaritzako teknikaria: Carolina Aguirre Mastrangelo, Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzako teknikaria, batzordekide lanak egiten dituena.

– Lehendakaritzako teknikaria: Susana de Irazu Sopeña, Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzako teknikaria, batzordeko idazkaria.

Hautaketa Batzordearen txostena ikusita, eta Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzak egindako proposamena kontuan hartuta, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunak prestatzeko bi bekak esleitzea I. eranskinean zerrendatutako pertsonei.

Bigarrena.– Beka gozatzen hasteko eguna 2024ko irailaren 9a izango da.

Hirugarrena.– Ordezkoen zerrenda onartzea, uko egiterik edo bestelako gorabeherarik gertatuz gero, balorazio-irizpideak aplikatzearen ondoriozko lehentasun-ordenan, martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 11.2 artikuluan jasotzen den bezala (II. eranskina).

Laugarrena.– Beka ukatzea III. eranskinean jasotako pertsonei.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Seigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo horri, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 11n.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia,

ION MUÑOA ERRASTI.

I. ERANSKINA
Beken onuradunak

– Inés Pablos Echepare (***7509**).

– Irati Abad López (***5200**).

II. ERANSKINA
Ordezkoen zerrenda

– Eider Encinas de Miguel (***8000**).

– Irati Artola Soria (***5597**).

III. ERANSKINA
Ukatutako eskabideak

– Iñigo Gonzalez Bakaikoa (***6915**).

Ez du betetzen martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako baldintzaren bat.

– Aiora Altuna San Damian (***0682**).

Ez du betetzen martxoaren 21eko 34/2023 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako baldintzaren bat.


Azterketa dokumentala