145. zk., 2024ko uztailaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 3 orri.)
- EPUB (149 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
3628
IRAGARKIA, 2024ko uztailaren 9koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 13,2 kV-eko «Basordas 1-L. Este cto-3» eta «Basordas 1-O. Oeste cto-1» erdi tentsioko lineen desbideratzea Urbietako urtegiaren ondoan. Proiektua Lemoizko udal-mugartean (Bizkaia) lekututa dago.
Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-03-31ko EHAA. Dekretu horren bidez arautzen dira instalazio hauen administrazio-baimenerako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak), eta hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulua (2013-12-26ko BOE); Goi-tentsioko lineei buruzko Arautegia eta haren jarraibide tekniko osagarriak (1etik 9ra bitarteko JTO-LAT) otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuak onartutakoak (2008-03-19ko BOE). Izan ere, instalazio horretarako eskatu dituzte aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena eta instalazioaren onura publikoaren deklarazioa.
Erreferentzia: JCI/YMM.
Espedientea: 48-AT-Y-2024-00069.
– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
– Kokapena: Lemoizko udal-mugartea.
– Aurrekontua, guztira: 99.654,02 euro.
– Helburua: i-DE titulartasunpeko lineak aldatzea, Red Eléctrica de Españak gauzatuko duen Bizkaiko Golkoan zehar igaroko den Espainia eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa dela eta.
– Instalazioaren ezaugarriak: Pedro Cotero Alonso industria-ingeniariak 2024ko otsailean sinatutako proiektuan adierazitakoak, espedientean daudenak.
Proiektua gauzatzeko aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena eta instalazioaren onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.
Hori guztia argitara ematen da jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta proiektuak ukitutako gainerako titularrek. Interesdunen zerrenda iragarki honen amaieran sartu da, berariaz aztertu ahal izan dezaten proiektua sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo honako URL honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 20 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.
Bilbao, 2024ko uztailaren 9a.
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.