Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2024ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3627

JAKINARAZPENAK, egiteko daudenak, konpentsazio batzuen ebazpenei buruzkoak.

Jarraian adierazten diren administrazio-egintzak interesdunei jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Horren ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendan agertzen diren interesdunei edo haien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak direla–, jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara; ostiraletan, 08:15etik 14:30era.

Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan jasotako espedienteei dagozkien administrazio-egintzen jakinarazpenak egindakotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako, agertzeko ezarritako epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ordezkaritza ematen bada, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera egin beharko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 12a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala