145. zk., 2024ko uztailaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3625
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 17koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Fast Track Innobideak» 2024 laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena.
2024ko apirilaren 2an argitaratu zen EHAAn SPRIko zuzendari nagusiaren 2024ko martxoaren 12ko Ebazpena, 2024rako "Fast Track Innobideak" laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzea, argitaratzea eta deialdia egitea agintzen zuena.
Programaren oinarrietako 12. artikuluak arautzen du, 7. apartatuan, laguntza-eskabideak ebaluatzeko organoaren osaera, eta egokitzat jotzen da aurreikustea SPRIko Berrikuntza Saileko arduraduna, lehendakariorde gisa arituko dena, SPRIko Teknologia Saileko arduradunarekin ordezkatzea, hura ez dagoenean edo plaza hutsik dagoenean.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2024rako «Fast Track Innobideak» laguntza-programa arautzen duten oinarrien 12. artikuluko 7. apartatuaren aldaketa onartzea. Honela geratuko da:
«7.– Dirulaguntza Eskaeren ebaluazioa. Ebaluazio-organoak oinarri hauetan ezarritako irizpideak aplikatuz baloratuko ditu eskaerak eta egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko txosten bat igorriko du. Espedientea eta ebaluazio-organoaren txostena ikusita, organo-kudeatzaileak SPRIren Zuzendaritza Nagusiari zuzendutako ebazpen-proposamena formulatuko du.
Honako hauek osatutako dute ebaluazio-organoa:
a) SPRIren Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun Saileko zuzendaria; organoaren presidentea izango da eta berdinketa kasuetan bere botoak ebatziko du. Presidentea kanpoan denean, presidenteordeak ordeztu ahal izango du.
b) SPRIko Berrikuntza Saileko Arduraduna izango da presidenteordea. Hura ez badago edo plaza hutsik badago, SPRIko Teknologia Saileko arduradunak ordezkatu ahal izango du.
c) Programaren arduraduna idazkaria izango da.
Ebaluazio-organoaren funtzionamenduari dagokionez, Sektore Publikoko Erregimen Juridikoari buruzko 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.»
Bigarrena.– 2024 urterako «Fast Track Innobideak» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak aldatzen dituen ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.
Bilbao, 2024ko uztailaren 17a.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
AITOR URZELAI INZA.