Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2024ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3622

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 8koa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Europatik kanpoko eskualde estrategikoekin (Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko metropoli-eskualdea) 2024-2025erako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia.

Martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren bidez, kanpoko Bazkide Estrategikoen Sareko eskualdeekiko lankidetza teknikoko proiektuetarako laguntzak arautu ziren.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2024ko martxoaren 20ko Ebazpenaren bidez Europatik kanpoko eskualde estrategikoekin (Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko metropoli-eskualdea) 2024-2025erako lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzen deialdia egin zen.

Deialdia egiten duen ebazpen horren I. eranskineko seigarren oinarrian dirulaguntzak aztertzeko Ebaluazio Batzordea izendatu zen. Bada, Batzorde horrek egindako proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean dagoen erakundeak aurkeztutako eskabidea baztertzea, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Europatik kanpo dauden Quebec, Cundinamarca, Querétaro eta Santiagoko metropoli-eskualdea izeneko eskualde estrategikoekin 2024-2025ean lankidetza teknikoko proiektuak egiteko laguntzak esleitzea II. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei, aipatu eranskinean zehazten diren zenbatekoengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 8a.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARIA ÁNGELES ELORZA ZUBIRIA.

I. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKABIDEA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ERAKUNDE ESLEIPENDUNAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala