145. zk., 2024ko uztailaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
3620
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 18koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin betiko emaitzak onartzen dituena.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak, 2024ko urtarrilaren 19an emandako ebazpenaren bidez (EHAA, 2024-02-01; 24. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.
Azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko emaitzak Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko ekainaren 24ko Ebazpenaz (EHAA, 2024-06-28; 126.zk.) onartu ziren, eta Azterneten eman ziren ezagutzera.
Erreklamazioa egiteko epea amaitu ondoren, aurkeztuak aztertu dira. Horregatik guztiagatik,
EBATZI DUT:
1.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra egon diren erreklamazioen emaitzak ezagutzera ematea Azternet aplikazioan.
2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin betiko emaitzak ezagutzera ematea Azternet aplikazioan.
Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin betiko emaitzak eta, hala dagokionean, baita erreklamazioaren emaitzak ere: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Emaitzak».
Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Gobernantza Publiko, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuaren aurrean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Erreklamazio edo errekurtso berria».
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 18a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.