144. zk., 2024ko uztailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (153 KB - 2 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3603
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 15ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiarena, Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko dirulaguntza-programaren (PREE 5000 programa) aurrekontu-zuzkiduraren bigarren igoera iragartzen duena.
Abuztuaren 3ko 691/2021 Errege Dekretuaren bitartez arautzen dira dauden eraikinetan energia-birgaitzeko jarduketetarako eman beharreko dirulaguntzak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko programa egikarituz (PREE 5000 programa), baita autonomia-erkidegoei zuzenean ematea ere. 2021eko abuztuaren 4an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (185. zenbakia), eta horren bitartez ezarri ziren erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak (PREE 5000 programa), betiere Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartuta. Programa horrek 50.000.000 euroko gehieneko zenbatekoa zuen hasiera batean, eta 1.612.500 euroko zenbatekoa zegokion Euskal Autonomia Erkidegoari.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren (EHAA) 219. zenbakian 2021eko azaroaren 4an argitaratutako Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko urriaren 18ko ebazpen bidez onartu, deitu eta argitaratu ziren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko dirulaguntza-programa (PREE 5000 programa) arautzen duten oinarriak, 1.612.500 euroko aurrekontuarekin (1.554.450 euro azken hartzaileei laguntzak emateko eta 58.050,00 euro zeharkako kostu gisa).
2022ko maiatzaren 3ko EHAAn (84. zenbakia) argitaratutako EEEko zuzendari nagusiaren 2022ko apirilaren 20ko ebazpen bidez aldatu zen 2021eko urriaren 18ko ebazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko dirulaguntza-programa (PREE 5000 programa) arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena.
2023ko apirilaren 14ko EHAAn (71. zenbakia) argitaratutako EEEko zuzendari nagusiaren 2023ko martxoaren 23ko ebazpen bidez iragarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko dirulaguntza-programaren aurrekontu-zuzkiduraren igoera (PREE 5000 programa), betiere Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren esparruan, 6.612.798,08 euroko zuzkidura gehigarriarekin (6.383.009,73 euro azken hartzaileei laguntzak emateko eta 229.788,35 euro zeharkako kostu gisa).
2023ko abenduaren 29ko EHAAn (247. zenbakia) argitaratutako EEEko zuzendari nagusiaren 2023ko abenduaren 28ko ebazpen bidez erabaki zen besteak beste Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko dirulaguntza-programaren (PREE 5000 programa) indarraldia luzatzea, betiere Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren esparruan.
2024ko ekainaren 27ko BOEn (155. zenbakia) argitaratutako Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren Administrazio Kontseiluaren 2024ko ekainaren 14ko ebazpen bidez erabaki da Euskal Autonomia Erkidegoari bideratutako aurrekontua 2.401.428,74 euroko zenbatekoan gehitzea (2.320.221,00 euro azken hartzaileei laguntzak emateko eta 81.207,74 euro zeharkako kostu gisa).
Horregatik guztiagatik, eta aurkeztu direnen artean ahalik eta eskari gehieni erantzuteko helburuarekin, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko dirulaguntza-programa honi (PREE 5000 programa) gaur egun bideratzen zaion diru-kopurua 2.320.221,00 euroko zenbatekoan gehituko dela erabakitzea, betiere Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren esparruan.
Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko dirulaguntza-programaren (PREE 5000 programa) deialdian aurkeztutako eskaerak finantzatzeko baliabide totalak, betiere Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren esparruan, 10.257.680,73 euroko zenbatekora iritsiko dira.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Bilbao, 2024ko uztailaren 15a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.