144. zk., 2024ko uztailaren 23a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3602
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 4koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako dirulaguntzen balorazio-batzordeko kideak.
2024ko martxoaren 22an argitaratu zen EHAAn 2024ko martxoaren 6ko Agindua, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dituena, 2024ko ekitaldirako.
Agindu horren 6.3 oinarriaren arabera, balorazio-batzorde bat sortuko da, zuzendaritza eskudunari atxikitako hiru pertsonak osatuko dutena. Horietako bat programaren arduraduna izango da, eta beste biak zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko dira. Horiek guztiak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak izendatuko ditu ebazpen baten bidez. Ebazpen horretan zehaztuko da nor izango den batzordeko idazkaria eta nor batzordeburua.
EBAZTEN DUT:
Pertsona hauek izendatzea 2024ko martxoaren 6ko Aginduaren bidez 2024ko ekitaldirako deitutako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen ebaluazio-batzordeko kide (batzorde horrek egingo du ebazpen-proposamena):
Batzordeburua:
– Beatriz Guinea Aramendi andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Kalitatearen Defentsarako eta Iruzurraren Kontrolerako Zerbitzuaren arduraduna.
Bokalak:
– Marcos Barroso Vinagre jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria; idazkari jardungo du.
– Ana Gutierrez Ibañez andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.
Honako hauek izango dira ordezkoak:
Batzordeburua:
– Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna.
Bokalak:
– Irache Llantada López, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako aholkulari juridikoa, idazkari jardungo luke.
– M.ª Carmen Gonzalez Hernandez andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 4a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.