Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2024ko uztailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3601

104/2024 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Estatuko Administrazio Orokorrak Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen ordezkari bat kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak, atariko tituluaren II. kapituluan, arautzen ditu interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak dira interes orokorreko.

Estatuaren lurralde-antolaketa ikusita, eta haren lurraldean dauden interes orokorreko portuek autonomia-erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aipatutako Legegintzako Errege Dekretuak beharrezko neurriak ezartzen ditu autonomia erkidegoek portuetako agintaritzen antolaketa-egituran partaidetza handiago izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuen artezkaritza-organoak dira.

Zehazki, hau ezartzen dute Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30. artikuluko 1. eta 2. zenbakiek:

«1.– Administrazio Kontseiluak honako kide hauek ditu: (...).

b) Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.

c) Gutxienez 10 bokal, eta gehienez 13. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da bokal-kopurua. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiri autonomoei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.

2.– Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiri autonomoek aurreko apartatuko c) letran aipatzen diren bokalak izendatzen dituztenean, irizpide hauek errespetatu beharko dituzte:

a) Itsas kapitaina eta beste hiru bokal izango dira Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari Kontseiluan. Hiru bokal horietako bat Estatuaren abokatua izango da, eta beste bat, Estatuko Portuak erakunde publikokoa.

b) Autonomia-erkidegoa presidenteak eta lau bokalek ordezkatuko dute.

c) Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.

d) Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek Kontseiluko gainerako kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Zerbitzugunea udalerri batean baino gehiagotan egonez gero, lehenik honako hauei egokituko zaie ordezkaritza: Portu Agintaritzak administratutako portuari/ei izena ematen dion/en udalei; eta, ondoren, gainerakoei: zerbitzuguneak udal-mugartean zer azalera hartzen duen, hainbateko proportzioan.

e) Kontseiluko gainerako kideen % 66 honako hauen ordezkari izango dira: merkataritza-, industria- eta nabigazio-ganberenak, enpresa- eta sindikatu-erakundeenak, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoenak.

Bokalen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak erakunde publikoko presidenteak egingo du proposamena.

Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenek, lehenengo apartatuko c) letran aipatzen direnek, lau urteko indarraldia izango dute. Izendapena berritu ahal izango da, hurrengo apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe.

Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta».

Arau horretan xedatutakoa betetzeko, Estatuko Portuak erakunde publikoko presidenteak jakinarazi du Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari den bokal bat kendu eta beste bat izendatzeko proposamena.

Horren ondorioz, bat etorriz Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den pertsona Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokal kargutik kentzea, aipatzen den zuzenbide publikoko ente juridikoak hala proposatuta:

Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta: Francisco Javier Asúa Pinedo jauna.

2. artikulua.– Ondoren zehazten den zuzenbide publikoko ente juridikoak proposatuta, eta irailaren 5eko 2/2011 Dekretuaren 30. artikuluaren 2. paragrafoan aurreikusitakoari jarraituz, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izendatzea jarraian aipatzen den pertsona, ente horren ordezkari izateko:

Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta: Roberto Hernández Fernández jauna.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek ondorioak izango ditu bokal baten kargugabetzea eta bestearen izendapena Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko presidenteari jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dekretua, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 9an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala