Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2024ko uztailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3583

AGINDUA, 2024ko ekainaren 25ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarria den gainerako araudian ezarritako ahalmenez baliatuz, bat etorriz Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arantzazu Rojo Gomez andrea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko nazioartekotzeko aholkulari izendatzea (5294 kodea, 1 dotazioa), zuzendari mailarekin.

Bigarrena.– Interesdunak aholkularitza-eginkizunak emango dizkio Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrari.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasota dauden aurreikuspen guztiak edo haietakoren bat aplika dakizkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko ekainaren 25etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, Agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki azkenduko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, hargatik eragotzi gabe lehenago ere edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukera.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 25a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala