143. zk., 2024ko uztailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3569
187/2024 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Mahmoud Karim Haidar Hazime jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitalez Kanpoko egituretako Psikiatriako Zerbitzu Sanitarioko Buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen apirilaren 5eko 111/2024 Ebazpenaren bidez deialdi publikoa egin zen Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitalez Kanpoko egituretako Psikiatriako Zerbitzu Sanitarioko Buru lanpostu bat betetzeko, lehiaketa-sistemaren bidez (2024ko apirilaren 24ko EHAA, 81. zk. eta 2024ko maiatzaren 1eko BOE, 106. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Mahmoud Karim Haidar Hazime jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitalez Kanpoko egituretako Psikiatriako Zerbitzu Sanitarioko Buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Mahmoud Karim Haidar Hazime jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ospitalez Kanpoko egituretako Psikiatriako Zerbitzu Sanitarioko Buru, aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2024ko abuztuaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, baldin eta ez bada jazotzen luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat, eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 3a.
Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
MIREN EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.