Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2024ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3568

1491/2024 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jon Imanol Argote Achalandabaso jaunari esleitzen zaizkion Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Indautxuko Lehen Mailako Arretako Unitateburu eginkizunak.

699/2024 Ebazpenaren bitartez onartu egin zen Bilbo-Basurtuko ESIko Indautxuko Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Jon Imanol Argote Achalandabaso jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Bilbo-Basurtuko ESIko Indautxuko Lehen Mailako Arretako Unitateburu-eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jon Imanol Argote Achalandabaso jaunari esleitzea Bilbo-Basurtuko ESIko Indautxuko Lehen Mailako Arretako Unitateburu-eginkizunak.

Bigarrena.– Jon Imanol Argote Achalandabaso jaunak bi eginkizun izango ditu: kudeatzea eta asistentzia ematea; eta Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako Unitateburu-eginkizunak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez du inolaz ere ekarriko Lehen Mailako Arretako Unitateburu-eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik berariazko lanpostu gisa. Izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipena amaitzea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2024ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Interesdunari eta Bilbao-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2024ko uztailaren 1a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala