Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2024ko uztailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
3508

IRAGARKIA, 2024ko uztailaren 9koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-prozedura baten ebazpen-proposamena.

Aipatutako ebazpen-proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13 - 5.a, Donostia / San Sebastian) ager daiteke ebazpen-proposamenak zer dioen jakiteko, bost eguneko epean; eta hamar egun balioduneko epea izango du, Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espedientea kontsultatzeko, espedientean jasotako agirien kopiak eskuratzeko eta egoki irizten diren alegazioak aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 9a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala