Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2024ko uztailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3504

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 8koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita lanbide heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordearen osaera.

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez (2024ko ekainaren 17ko EHAA, 117. zk.), Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko dirulaguntzen deialdia egin zen.

Agindu horren 8.2 artikuluak eskabideak baloratzeko batzordearen osaera ezartzen du. Bat-batean Balorazio Batzordearen osaera aldatzeko beharra sortu denez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Julen San Vicente Martinez, Arabako Lurralde Ordezkaritzako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria, edo haren ordezkoa, balorazio-batzordeko bokal izendatzea, Leire Zelaya Juaristiren ordez.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 8a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.


Azterketa dokumentala