Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2024ko uztailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3502

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, gehitu egiten dira 2024rako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak, laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzera bideratutakoak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2024ko uztailaren 9ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakia onartu du. Erabaki horren bidez, gehitu egiten dira 2024rako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak, laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzera bideratutakoak. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren o) apartatuan xedatutakoaren arabera (ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuak finkatutako testua), organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdia argitaratzea.

Azaldutakoa dela-eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia argitaratzea. Erabaki horren bidez, gehitu egiten dira 2024rako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak, laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzera bideratutakoak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2024ko uztailaren 9ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen erabaki hori, eta ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Bigarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntzen deialdia onartzeko hartutako erabakiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Argitaratzen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki horren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 10a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ BALIABIDE EKONOMIKOAK GEHITZEN BAITIRA LANERATZEKO ETA BERRIKUNTZA SOZIOLABORALEKO PROIEKTU BEREZIAK GARATZERA BIDERATUTAKO 2024RAKO LAGUNTZAK FINANTZATZEKO

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2023ko abenduaren 14ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, laguntzen deialdia onartu zuen lana duten langileentzat eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzat 2024an laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko. Deialdi hori Lanbide-Euskal Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2023ko abenduaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 243. zk.).

Deialdi horretan ezarritakoaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuko 7.000.000 euro bideratu ziren laguntza horiek finantzatzera. Baliabideak bi finantzaketa-lerrotan daude banatuta:

a) Kolektibo kalteberentzako proiektu bereziak: 5.600.000 euro; haietatik, 2.800.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.800.000 euro, 2025eko konpromiso-kredituari.

b) Jarduera-tasa handieneko enpleguei edota lan-merkatuaren beharrizanei lotutako berrikuntza- eta esperimentazio-proiektu bereziak: 1.400.000 euro; haietatik, 700.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 700.000 euro, 2025eko konpromiso-kredituari.

7.000.000 euroko zenbateko hori da laguntzak emateko muga; hala ere, deialdian aurreikusten da zenbateko hori handitu ahal izango dela indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira, eta horren berri eman beharko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Proiektu bereziak gauzatzeko jasotako eskaeren bolumenak nabarmen gainditu ditu aurreikuspenak; horrek argi uzten du erakundeek oso erantzun positiboa eman diotela deialdi honen bitartez lortu nahi den helburuari: erakunde publiko edo pribatu batek edo gehiagok bultzatutako proiektuak sustatzea, prestakuntzako, orientazioko, enpleguko edo bestelako esku-hartze motak, proiektu berritzaileak eta/edo esperimentaziokoak koordinatzen dituztenak, parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta gaitasun pertsonalak eta profesionalak indartzeko.

Ekitaldi honetan, aurreko deialdian finantzaketarik gabe geratu ziren espedienteen kopurua dela eta, aurrekontu orokorra bi milioi euro gehitu da aurreko ekitaldiarekin alderatuta, eta, hala ere, iaz baino 23 eskaera gehiago jaso direnez, oraingoz ezin izan zaie erantzun eskabide guztiei, kreditua agortzeagatik.

Beharrezkoa da, beraz, egoerari erantzuna ematea eta ekimen horretarako laguntza areagotzea, laguntza-programa hori ekonomikoki indartuz, ahalik eta eskaera gehienei erantzute aldera.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2024ko uztailaren 9ko bilkuran, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

3.310.600,71 euro gehituko dira lana duten langileentzat eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzat 2024an laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko laguntzen deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokion 3231-Prestakuntza programaren kontura egingo da gehitze hori, eta honela banatuko: 1.655.300,36 euro, 2024ko ordainketa-kredituaren kargura, eta 1.655.300,35 euro, 2025eko konpromiso-kredituaren kargura.

Ondorioz, aipatutako deialdiaren babesean emango diren laguntzak finantzatzera bideratuko den aurrekontu-kreditua 10.310.600,71 euro izango da, guztira; zenbateko horretatik, 5.155.300,36 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 5.155.300,35 euro 2025eko konpromiso-kredituari.


Azterketa dokumentala