Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Buscar

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2024ko uztailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3436

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 9koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita sistema teknikari plaza bat txanda irekian eta oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez betetzeko prozesuaren behin betiko emaitza.

2023ko martxoaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko martxoaren 17ko Ebazpena, lanpostuen zerrenda berri bat argitaratzeko agintzen zuena.

Lanpostuen zerrendaren aldaketak Etxepare Euskal Institutuko plantillaren osaketa berria islatzen zuen, 2023ko Enplegua Antolatzeko Planean aurreikusia, eta erakundeko langileen antolaketa-beharren, lan-kargen eta eginkizunen azterketaren emaitzaren arabera idatzi zen.

Lanpostuen zerrenda berrian aurreikusitakoa betez, 2023ko maiatzaren 25ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren Ebazpena, 2023ko maiatzaren 17koa, zeinaren bidez deitu baitzen Komunikazio digitaleko teknikari, sistema-teknikari, administrazio eta zerbitzuetako teknikari eta administrari laguntzaile kategoriarekin langile lan-kontratu finkodun izateko hautaketa-prozesua.

Halaber, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko azaroaren 27ko Ebazpenaren bidez (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), sistema-teknikari kategoriako langile lan-kontratudun finko bat txanda irekiaren bidez hartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak argitaratu ziren.

2024ko otsailaren 14an, erakundeko zuzendariaren 2024ko otsailaren 2ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian, epaimahai kalifikatzailearen osaerarekin.

Eusko Jaurlaritzako Iragarki Taula Elektronikoan egin dira prozesuaren inguruan epaimahaiak egindako iragarpenak nahiz Institutuko zuzendariak onartutako ebazpenak.

Oinarri arautzaileetan ezarritako erreklamazioetarako epea igarota, oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzak, azken kalifikazioa eta izendapen proposamena argitaratu dira Eusko Jaurlaritzako Iragarki Taulan 2024ko uztailaren 8an.

Horiek horrela, prozesuaren oinarri orokorren 13. puntuan ezarritakoaren arabera, eta Epaimahai Kalifikatzaileak proposatuta, Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 6.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien behin betiko puntuazioa (eranskina).

Bigarrena.– Hautatutako izangaiari, Julen Solla Sampedro, 20 eguneko epea ematea prozesuaren oinarri orokorren 14. puntuan aurreikusitako dokumentazioa Etxepare Euskal Institutuan aurkez dezan.

Hirugarrena.– Oposizio-lehiaketa gainditu duten gainerako hautagaiekin lan-poltsa bat eratzea lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Donostia, 2024ko uztailaren 9a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

ERANSKINA
BEHIN BETIKO EMAITZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala