136. zk., 2024ko uztailaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3389
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Berangoko (Bizkaia) udalerrian industria-erabileretarako lurpeko urak ikertzeko eta lehendik dagoen zundaketa bat zigilatzeko baimen-espedientea.
Espedientearen kodea: AIS-2024-0002.
Eskatzailea: Aurubis Berango, S.L.
Jardueraren kokapena: Aurubis Berango, S.L. enpresako lurretan, Berango (Bizkaia).
Uraren erabilera: industria-erabilerak.
Obren deskribapena: ikerketa lanetan 100 m-ko sakonerako eta 250 mm-ko diametroko 2 zundaketa zulatuko dira honako kokapen hauetan (UTM ETRS89): X: 501.039; Y: 4.801.454 eta X: 500.622; Y: 4.801.519.
Eraiki eta gaitu ondoren, zundaketa bakoitzean ur-emariaren neurketa bana egingo da, ponpaketa-puntuan eta behaketa-puntuan emarien eta jaitsieren jarraipena eta kontrola eginez.
Era berean, dagoen zundaketa zigilatzeko eta ixteko lanak egingo dira; horretarako, ingurune hidrogeologikotik kanpoko elementuak aterako dira, material iragazlearekin beteko da hasieran eta gainazaletik gutxienez 2 metroko sakonera duen azaleko zigilatze bat egingo da.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, kaltetutzat jotzen direnek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 2a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023 abenduaren 11koa)
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.