Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2024ko uztailaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3387

IRAGARKIA, 2024ko uztailaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirulaguntzak onartzeko eta ukatzeko ebazpenak jakinarazteari buruzkoa (Gizarte Segurantzako kuoten 2023ko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak ebazpen batzuk eman ditu dirulaguntzak onartzeko eta ukatzeko, Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen babesean (laguntza horiek Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotak dira). Dirulaguntzak finantzatzeko baliabideak, hain zuzen, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2023ko martxoaren 8ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez esleitu dira (2023ko martxoaren 15eko EHAA).

Ezinezkoa izan da dirulaguntzak onartzeko eta ukatzeko ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpen horien berri ematen zaie interesdunei, eta aditzera ematen zaie ebazpen horiek ez dutela administrazio-bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diotela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, jakinarazten da ebazpenen testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala